La Fidèle Studios

La Fidèle Studios Ipar Euskal Herriko fikziozko zinema ekoiztetxe eta banatzailea da. Sortu zenetik arreta berezia jarri dio euskarazko zinemaren ekoizpenari,  talentuen agerpenari, nazioarteko lankidetzari eta zuen arreta erakartzen duten istorioei.

Gure filmak :

2025: La Fidèle Studios-ek Sara Fantovaren Jone Sometimes filma banatzen du. Bartzelonako Gazte Egileen Jaialdian eta Malagan saritua,  lehen estrenoa merkatu frantsesan 2025eko ekainaren 29an egin da Miarritzeko Nouvelles Vagues Jaialdian. 2025eko abenduaren 17an, Frantzia osoan estrenatuko da.

2025: La Fidèle-ek  FAISANEN UHARTEA, Asier Urbietaren lehen filma koekoiztu du Bartzelonako Arcadia Motion Pictures Films eta Euskadiko Tentazioa Produkzioak ekoiztetxeekin. Filma gure mugen ateetako migrazio krisiaren inguruko benetako gertakarietan inspiratuta dago.  Filma Suediako Göteborgeko Zinemaldian estreinatu zen.

2024: La Fidèle-ek Paul Urkijoren IRATI  filma koproduzitu eta zinema geletan banatzen du. Irati euskal zinemaren historiako aurrekonturik handiena izan duen filma da. Sitgeseko Zinemaldi Fantastikoko publikoaren saria eta efektu bereziena irabazi ditu. Frantzian, Gérardmé jaialdian aurkeztu zen lehengo aldiz  .

2023: La Fidèle-ek Silvia Munten LAS BUENAS COMPAÑIAS filma koekoiztu du Euskadiko Irusoin, Frantziako Manny Films eta Bartzelonako Oberon Media konpainiekin batera. Filmak ikusleen saria jaso zuen Malagako Zinemaldian eta Donostiako Giza Eskubideen Jaialdian. Filma 70. hamarkadako Euskadiko talde feministek buruturiko ekintzetan inspiratzen da, besteak beste emakumeek baldintza duinetan abortatu ahal izateko iparraldeko kostaldera antolatzen zituzten bidaia klandestinoetan.  Filma  eta Frantziako estreinaldia Miarritzeko Nouvelles Vagues jaialdian egin zuen eta Damned Films banatzaileak Frantzian banatzen du.

2021 : La Fidèle-ek Pablo Agüero zuzendariaren AKELARRE  filma koekoiztu du Euskadiko Kowalski Films, Lamia,  Gariza, Bretainiako Tita B eta Argentinako Campo Cine ekoiztetxeekin, batera. Akelarre XVII mendeko inkisizion oinarritutako filma da. Dulac Distribution-ek banatutako filma hau 2021ean estreinatu zen aretoetan, eta 70.000 ikusle baino gehiago erakarri zituen Frantzian. 2021eko Goya jaialdiko filmarik sarituena ere bada 5 Goya sari irabazi irabazita.

2020 : La Fidèle-ek Marc Lahore eta Julieta Salzen JOKARI filma ekoitzi du. 2020ko konfinamentuan, egileek eurek filmatu eta antzeztutako film luze bat da.  Jokari konfinamenduaren alegoria zinematografikoa da. Kovidaren erdian, kopia bat streaming bidez proiektatzen da Donibane Lohizuneko Le Select zinematik, Covid 19 pandemiaren ondorioz itxita. Outbuster plataforman ikusgai dago.

2019 : La Fidèle Studios koproduzitzen du Lara Izagirreren bigarren film luzea: NORA, Donostiako Zinemaldia jaialdian hautatua. Filma road movie poetiko bat da,  diseinatzaile gazte baten bidaia jarraitzen du. Eugenio Alterio aktore argentinarren dekanoaren parte-hartze aparta du.
Filma antzokietan estreinatuko da Frantzian 2021ean, Gastibeltzak Films-ek banatuta.

2018 : La Fidèle Studios  koproduzitzen du AGUR ETXEBESTE komedia, Telmo Esnalek eta Asier Altunak zuzendutako Aupa Etxebesteren bigarren zatia, Filmaxek banatua.

2017 : La Fidèle Studios  DANTZA film luzean parte hartzen du, Telmo Esnal zuzendariarena, parte bat Akitania Berrian filmatutakoa.

Lege Oharra:

La Fidèle Studios (Ekoizpena eta Banaketa) 45.000 euroko kapitala duen SARL bat da, egoitza Denak Batean kalea 15, 64122 Urruña, 80744594500023 RCS Baiona – erkidego barruko BEZa FR12807445 zenbakiarekin erregistratua.

Argitalpenen zuzendaria eta kudeatzailea Jokin Etcheverria da.

Jokin Etcheverria eta J.O.K Production S.L  enpresaren jabetzakoa da.